HalakoTelebista

EITB, Analisia2009, January 22 10:53 pm

E

TB3 martxan, Bilboko Hamaika TV lehendabiziko urratsak emanez…Gu ez gara hor egon ( beno egon egon gara, ez ordea biltzen, aztertzen, eztabaidatzen… eta hori, azken finean, ez egotearen pareko da) baina gauza asko gertatu dira 2007ko apirilak 11z geroztik.

EiTB Horren ixilune luzea nola apurtu? Taxusko analisi batekin bada askoz hobe… eta horretarako bada gu baino aproposagorik. Hauxe da Josu Amezaga irakasleak EiTBren etorkizuneko erronkez, telebista publikoaz, eta honek politikarekin, kulturarekin eta euskerarekin dituen harremanez Berrian esaten duena.

Bada zer aztertu.(artikulua osorik, hemen)

EITBren erronkak

Josu Amezaga/ EHUko irakaslea


Gauza asko aldatzen ari dira telebistaren panoraman, arlo teknologikoan, enpresa arloan zein arlo sozialean. Artikulu honetan saiatuko naiz, batetik, aldaketa horietako batzuk azpimarratzen; eta, bestetik, egoera berriei heltzeko egiturazko arazo batzuk nabarmentzen. Bereziki telebistari erreparatuko diot, nahiz eta medioen arteko loturak (telebista, irratia, Internet) oso kontuan hartzekoak diren.

Digitalizazioa

Urte eta erdi barru Hego Euskal Herriko etxeetan hartuko diren telebista emanaldiak digitalak izango dira, itzalaldi analogikoa dela-eta. Aldaketa ez da teknologikoa soilik, eta eragin zuzena izango du telebista erabiltzeko moduan. Besteak beste, behin telebistako seinaleak digitalizatuta, medioen arteko trukea oso erraza da: telebista saioak Interneten eman daitezke, aldi berean edo beste une batean ikusteko (podcas-tak); formatuak molda daitezke, beste euskarri batean ikusteko (adibidez, sakelako telefonoetan); eta abar. Digitalizazioak dakarren beste aldaketa bat kanalen biderketa da: kanal analogiko batek okupatzen duen frekuentzian hiruzpalau kanal digital sar daitezke.

Hizkuntzari dagokionez, digitalizazioak aukera berriak dakartza: esaterako, DVD diskotan bezala hizkuntza aukeratu ahal izango da, edota azpitituluak jarri eta kendu, teleaginteko botoia sakatuz. Azken horrek ateak zabaltzen ditu entzunez ondo ulertzen ez diren hizkuntzak idatziz laguntzeko, besteak beste. Aukerako audio eta azpitituluekin, orain arte ezagutu dugun kanal bat = hizkuntza bat eskema zaharkituta egon liteke hemendik gutxira. (segi irakurtzen)


 

delicious Gorde artikulu hau + Zabaldu Zabaldu

EITB2007, April 11 5:20 pm

O

fizialki iragarri ez duen arren, badiruri EiTB-k nahikoa zehaztuta duela egokitu zaion multiplexa zertarako erabiliko duen. Kanal bi oraingo  ETB1 eta ETB2rentzat izango dira, noski; beste bietan haurrak eta ikusleen parte-hartzea izango dira programazio irizpide nagusi. Antza haurrentzako kate berrian (ETB3), euskera izango da hizkuntza nagusia.

Albistea Berrian irakurri daiteke:

 

LTDarekin ETB3 batik bat haurrentzat izango da, eta ETB4 parte-hartzailea

 

Ez dago beraz dena erabakita eta euskal kate publikoaren etorkizuna diseinatzen jarraitzen dute hor, Iurretako (ala Bilbon dagoeneko?) txokoren batean.  

 

19:30 PM. Digibat egoitzako txokoren batetan... 

delicious Gorde artikulu hau + Zabaldu Zabaldu

EITB, Albisteak2007, April 2 12:07 pm

(…)EITB-ren partetik ez dute aprobetxatu LTD-ren ezarketa euskaraz eginda kanal berriak sortzeko. Orain arte errazena egin dute, satelitez bidaltzen duten ETB-SAT eta Amerikarantz bidaltzen duten CANAL VASCO, (hartzea) hartu eta kitto. (…)

EITBren kanalak, lurreko telebista digitalean.
"Euskarazkoak" Blogean irakurrita.

 

delicious Gorde artikulu hau + Zabaldu Zabaldu

EITB, bideoa2007, February 12 9:24 pm

T

elebistan ikusi dugun promozioa da. Albistegietako aurkezleak EiTB taldeko azken apustuari aurpegia jartzen. Ekimen berriak zuKZri izena hartu du, kazetaritza hiritarra eta partaidetza soziala sustatzeko proiektua. Sistema, beste telebista publiko batzuek jadanik erabiltzen duten berbera, alegia, hiritarrok sortutako edukiei - argazkiak eta bideoak- albistegietan tarte bat irekitzea. Beste hedabide handi batzuk- aipatutako BBC kasu edo La2Noticias Espainiar Estatuan eta Current Tv Estatu Batuetan, pribatua azken hau- lehenago eta modu sakonagoan gehitu dute beraien eskaintzetan kazetaritza hiritarraren kontzeptua. Kate publiko euskaldunak, adibidez, ez du ikusleek bidalitako edukiak telebistako albistegietan txertatzeko asmorik azaldu eta bere webgunean eskegita uztera mugatzen da. Oraingoz.

Hala ere, bere apaltasunean, erabakia pozik egoteko modukoa da. Ekimenak berak ekar ditzakeen onuretatik haratago, adierazi egiten duelako han, Iurretako bulegoren batean, norbait hedabideek gaur eta etorkizunean bete behar duten paperarekin kezkatuta dagoela. Duela urtebete eskas bere arduradunetako batek, Lontzo Sainz-ek, ematen zuen ikuspegia askoz kezkagarriagoa zen. Orduan, web sozialari buruzko jardunaldi batzuetan, komunikazio talde publikoko ordezkariak Eitb.com atariak web2.0 delakoarekin zuen harremana azaltzean eguraldi blog bat azaltzera mugatu zen. Gutxitxoegi aukeran gurean dugun komunikazio talde sendoenetako batentzat. Ordutik hona Rss iturriak eta bitakora gehiago etorri dira, eta orain, kazetaritza hiritarraren ideia. Badirudi EiTBren gogoeta etorkizunaren inguruan helduago dagoela.

Gelditzen zaigun zalantza baina hau da, zein den taldearen politika arlo honetan. Auzokoak/konpetentziak zer egin hala jokatu, edo lan-dinamika sakon, jarrai eta koherenteagoak maneiatu? Ezin asmatu. Izan ere, ezer gutxi dakigu EiTBren asmoez etorkizunerako, bere irizpideez erronka berriei heltzeko, Digibat kanpo utzita.

delicious Gorde artikulu hau + Zabaldu Zabaldu