EITB, bideoa2007, February 12 9:24 pm
T
elebistan ikusi dugun promozioa da. Albistegietako aurkezleak
EiTB taldeko azken apustuari aurpegia jartzen. Ekimen berriak
zuKZri izena hartu du, kazetaritza hiritarra eta partaidetza soziala sustatzeko proiektua. Sistema,
beste telebista publiko batzuek jadanik erabiltzen duten berbera, alegia, hiritarrok sortutako edukiei - argazkiak eta bideoak- albistegietan tarte bat irekitzea. Beste hedabide handi batzuk- aipatutako
BBC kasu edo
La2Noticias Espainiar Estatuan eta
Current Tv Estatu Batuetan, pribatua azken hau- lehenago eta modu sakonagoan gehitu dute beraien eskaintzetan kazetaritza hiritarraren kontzeptua. Kate publiko euskaldunak, adibidez, ez du ikusleek bidalitako edukiak telebistako albistegietan txertatzeko asmorik azaldu eta bere webgunean eskegita uztera mugatzen da. Oraingoz.
Hala ere, bere apaltasunean, erabakia pozik egoteko modukoa da. Ekimenak berak ekar ditzakeen onuretatik haratago, adierazi egiten duelako han, Iurretako bulegoren batean, norbait hedabideek gaur eta etorkizunean bete behar duten paperarekin kezkatuta dagoela. Duela urtebete eskas bere arduradunetako batek, Lontzo Sainz-ek, ematen zuen ikuspegia askoz kezkagarriagoa zen. Orduan, web sozialari buruzko jardunaldi batzuetan, komunikazio talde publikoko ordezkariak Eitb.com atariak web2.0 delakoarekin zuen harremana azaltzean eguraldi blog bat azaltzera mugatu zen. Gutxitxoegi aukeran gurean dugun komunikazio talde sendoenetako batentzat. Ordutik hona Rss iturriak eta bitakora gehiago etorri dira, eta orain, kazetaritza hiritarraren ideia. Badirudi EiTBren gogoeta etorkizunaren inguruan helduago dagoela.
Gelditzen zaigun zalantza baina hau da, zein den taldearen politika arlo honetan. Auzokoak/konpetentziak zer egin hala jokatu, edo lan-dinamika sakon, jarrai eta koherenteagoak maneiatu? Ezin asmatu. Izan ere, ezer gutxi dakigu EiTBren asmoez etorkizunerako, bere irizpideez erronka berriei heltzeko, Digibat kanpo utzita.