HalakoTelebista

EITB, Analisia2009, January 22 10:53 pm

E

TB3 martxan, Bilboko Hamaika TV lehendabiziko urratsak emanez…Gu ez gara hor egon ( beno egon egon gara, ez ordea biltzen, aztertzen, eztabaidatzen… eta hori, azken finean, ez egotearen pareko da) baina gauza asko gertatu dira 2007ko apirilak 11z geroztik.

EiTB Horren ixilune luzea nola apurtu? Taxusko analisi batekin bada askoz hobe… eta horretarako bada gu baino aproposagorik. Hauxe da Josu Amezaga irakasleak EiTBren etorkizuneko erronkez, telebista publikoaz, eta honek politikarekin, kulturarekin eta euskerarekin dituen harremanez Berrian esaten duena.

Bada zer aztertu.(artikulua osorik, hemen)

EITBren erronkak

Josu Amezaga/ EHUko irakaslea


Gauza asko aldatzen ari dira telebistaren panoraman, arlo teknologikoan, enpresa arloan zein arlo sozialean. Artikulu honetan saiatuko naiz, batetik, aldaketa horietako batzuk azpimarratzen; eta, bestetik, egoera berriei heltzeko egiturazko arazo batzuk nabarmentzen. Bereziki telebistari erreparatuko diot, nahiz eta medioen arteko loturak (telebista, irratia, Internet) oso kontuan hartzekoak diren.

Digitalizazioa

Urte eta erdi barru Hego Euskal Herriko etxeetan hartuko diren telebista emanaldiak digitalak izango dira, itzalaldi analogikoa dela-eta. Aldaketa ez da teknologikoa soilik, eta eragin zuzena izango du telebista erabiltzeko moduan. Besteak beste, behin telebistako seinaleak digitalizatuta, medioen arteko trukea oso erraza da: telebista saioak Interneten eman daitezke, aldi berean edo beste une batean ikusteko (podcas-tak); formatuak molda daitezke, beste euskarri batean ikusteko (adibidez, sakelako telefonoetan); eta abar. Digitalizazioak dakarren beste aldaketa bat kanalen biderketa da: kanal analogiko batek okupatzen duen frekuentzian hiruzpalau kanal digital sar daitezke.

Hizkuntzari dagokionez, digitalizazioak aukera berriak dakartza: esaterako, DVD diskotan bezala hizkuntza aukeratu ahal izango da, edota azpitituluak jarri eta kendu, teleaginteko botoia sakatuz. Azken horrek ateak zabaltzen ditu entzunez ondo ulertzen ez diren hizkuntzak idatziz laguntzeko, besteak beste. Aukerako audio eta azpitituluekin, orain arte ezagutu dugun kanal bat = hizkuntza bat eskema zaharkituta egon liteke hemendik gutxira. (segi irakurtzen)


 

delicious Gorde artikulu hau + Zabaldu Zabaldu

EITB2007, April 11 5:20 pm

O

fizialki iragarri ez duen arren, badiruri EiTB-k nahikoa zehaztuta duela egokitu zaion multiplexa zertarako erabiliko duen. Kanal bi oraingo  ETB1 eta ETB2rentzat izango dira, noski; beste bietan haurrak eta ikusleen parte-hartzea izango dira programazio irizpide nagusi. Antza haurrentzako kate berrian (ETB3), euskera izango da hizkuntza nagusia.

Albistea Berrian irakurri daiteke:

 

LTDarekin ETB3 batik bat haurrentzat izango da, eta ETB4 parte-hartzailea

 

Ez dago beraz dena erabakita eta euskal kate publikoaren etorkizuna diseinatzen jarraitzen dute hor, Iurretako (ala Bilbon dagoeneko?) txokoren batean.  

 

19:30 PM. Digibat egoitzako txokoren batetan... 

delicious Gorde artikulu hau + Zabaldu Zabaldu

Tokiko TB, Albisteak2007, April 2 3:25 pm

Goiena Komunikazio Zerbitzuek eta Hamaika Telebista Hedatzeko Taldeak elkarrekin lan egingo dute aurrerantzean. Konpromiso horri baietza eman diote bi aldeek gaur, astelehena, hitzarmena izenpetuta, Bilboko Kafe Antzokiko ekitaldi baten. Goienak bezala, Tokiko elkartea osatzen duten beste lau telebistek nork bere hitzarmena sinatu dute.

(…)

  • produktu gehiago eta prezio hobean lortzea;
  • publizitatean irabaziak haztea;
  • beste batzuei norbere ekoizpena saldu ahal izatea…
Horrela iritsi da Hamaikarekin indarrak batzeko unea. Aurrerantzean, lankidetza zehaztu egingo da; adibidez, ekoizpen batzorde bat osatuko dute, eta GOITBren ekoizpen erdia taldeak sortutako eta kudeatutako programekin osatuko da.

(…)

Martxoaren 23an bukatzen da modu digitalean emitituko duten tokiko telebistek baimena lortzeko eskaerak Jaurlaritzari aurkezteko epea. Goiena aurkeztu egingo da eta, orain hitzarmena daukatenez, Hamaika ez da gurean bere kabuz aurkeztuko, ez eta Tokiko elkarteko telebistak dauden beste barrutietan ere.

Hortik kanpo, baina, lehia gogorra izango da, batez ere hiriburuetako eskualdeetan. Hala, Estatuko beste leku batzuetan gertatu denari begiratuta, Kataluniari, adibidez, komunikabide-talde handiak aurkeztu direla ikusiko dugu –Localia,  Cope, Onda Cero, Vocento, Localmedia…– eta Euskal Herrian ere, hala izango da, seguruenik.

 

ALBISTE OSOA IRAKURTZEKO Goiena.net 

 

 

 

delicious Gorde artikulu hau + Zabaldu Zabaldu

Tokiko TB, Albisteak 2:46 pm

C

onsell de l’Audiovisual de Catalunya (CAC) -ko lehendakari Josep Maria Carbonell Localret-en elkarrizketatu dute. TTDk Katalunian suposatzen duen erronka, telebista ulertzeko eran ekarriko dituen aldaketak eta  hiritarren artean dagoen informazio falta izan ditu hizpide Carbonell jaunak.

"TTDak tokiko TB kontzeptuaren desagerpena ekarriko du eta bere ordez gertutasuneko telebista zabalduko da". Baieztapen horrekin bat datorren galdetzen diotenean hauxe bere erantzuna:

Efectivamente, es exactamente así; la televisión local desaparece para dar paso a una televisión de mayor ámbito, en la que se engloban, en general, varios municipios. Esto obliga a hacer consorcios u otras formas de colaboración entre los municipios involucrados y también, lógicamente, a cambiar contenidos, que ahora afectarán a un territorio más amplio. En cualquier caso, lo que resulta prioritario es garantizar el carácter de televisión de proximidad, para contribuir al tejido comunicativo de proximidad, que quiero remarcar que es uno de los activos más importantes que tenemos en Cataluña.


Elkarteak sortu, lan-sareak bultzatu eta enpresa txikien arteko akordioak lortu. Edukiak elkarbanatu. Euskal Herriko telebista batzuk jadanik bide hori jarraitzea erabaki dute

delicious Gorde artikulu hau + Zabaldu Zabaldu

EITB, Albisteak 12:07 pm

(…)EITB-ren partetik ez dute aprobetxatu LTD-ren ezarketa euskaraz eginda kanal berriak sortzeko. Orain arte errazena egin dute, satelitez bidaltzen duten ETB-SAT eta Amerikarantz bidaltzen duten CANAL VASCO, (hartzea) hartu eta kitto. (…)

EITBren kanalak, lurreko telebista digitalean.
"Euskarazkoak" Blogean irakurrita.

 

delicious Gorde artikulu hau + Zabaldu Zabaldu

Tokiko TB2007, March 2 11:25 am

M

ondragon Unibertsitateak antolatutako Komunikaldiak 07 jardunaldiak Tokiko Telebista Digitalak izan ditu Komunikaldiak 07hizpide. Hamaika TB taldea, Ibaizabal Telebista proiektua, hizkuntza politikak, Eusko Jaurlaritzaren arautze dekretua eta egungo tokiko telebistek bete beharreko papera eztabaidatu diren gaietako batzuk dira.


Ponentzia eta argazkien loturak:

  • Edurne Basoa, Kultura sailburuaren gabinete burua.
  • Iñaki Uria, Hamaika taldeko zuzendaria.
  • Iñaxio Arregi, Goiena Taldeko zuzendaria.
  • Mahai ingurua.
  • Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea. (Powerpoint)
  • Lutxo Egia, Ibaizabal telebista proiektuko kidea.
  • Jon Aldanondo, Goierri Telebistako arduraduna. (Powerpoint)
  • Bea Narbaiza, EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioaren irakaslea. (Powerpoint)
  • Argazkiak. Klik eginez gero “View as slideshow” loturan, ikusiko dituzue diapositiba moduan.
  • < hemendik jasoa>

    delicious Gorde artikulu hau + Zabaldu Zabaldu

    Atzerriko TB, Albisteak2007, February 16 12:33 am

    P

    ublic Broadcastin Service (PBS) network iparamerikarrak News War  dokumental sorta emititzen ari da otsailean, botereak eta komunikabideek duten harremanaz. 50 elkarrizketa baino gehiago egin dituzte, hedabideetako profesionalen artean gehienak.

    Network publikoak aurretik egin dituen erreportaiak on-line ikusgarri ditu bere webgunean. 

    Maiz kalitatezko edukiak eskaini arren kate hauek babes gutxi daukate erakunde publiko estatubatuarren aldetik, eta hemendik aurrera gutxiago izango dute Bush presidenteak esandakoa betetzen bada.

    (Estatu batuetako telebista publikoaz gehiago jakiteko, APTS . Irratiaz, NPR)

    delicious Gorde artikulu hau + Zabaldu Zabaldu

    RTVE2007, February 15 10:39 pm

    O

    bratan ari dira estatu espainiarreko telebista publikoan eta ez da itogin kontua. Beste askok egin duten bezala, datorrenari aurre egiteko prestaketak baizik. TVEAraudia , goi karguak, plantilla,… eta orain badirudi taldeko kate nagusi biak kirofanotik pasa behar direla. Lehendabiziko kateak azaleko kirurgia besterik ez du behar “doiketa batzuk egiteko eta disfuntzio batzuk zuzentzeko”. La2 –en kasua grabeagoa da. Antza azken urteetan eman zaion tratuak bere eragina izan du eta “tratamendu erradikala" aholkatzen zaio. Orain arte bigarren katearen parrilla “konpromisoek, akordioek eta itunek” eskatzen zutena betetzeko antolatu da, eta une honetan garaia omen da bere izaera birdefinitzeko.

    Hitzok TVEko zuzendari berriarenak dira. Lehendabiziko aldaketak, irailetik aurrera ikusiko ditugu.

    Gurean zein da ETB1 eta ETB2 bete duten errola? Eta zeinek du ebakuntza -gelatik pasatzeko behar larriena? Kirofanora ez bada, anbulatoriora eramango balituzte…gaitzerdi. Ala telebista publiko osasuntsua daukagu eta ez da horrelakorik behar?

     

    < hemendik jasoa>

    delicious Gorde artikulu hau + Zabaldu Zabaldu

    EITB, bideoa2007, February 12 9:24 pm

    T

    elebistan ikusi dugun promozioa da. Albistegietako aurkezleak EiTB taldeko azken apustuari aurpegia jartzen. Ekimen berriak zuKZri izena hartu du, kazetaritza hiritarra eta partaidetza soziala sustatzeko proiektua. Sistema, beste telebista publiko batzuek jadanik erabiltzen duten berbera, alegia, hiritarrok sortutako edukiei - argazkiak eta bideoak- albistegietan tarte bat irekitzea. Beste hedabide handi batzuk- aipatutako BBC kasu edo La2Noticias Espainiar Estatuan eta Current Tv Estatu Batuetan, pribatua azken hau- lehenago eta modu sakonagoan gehitu dute beraien eskaintzetan kazetaritza hiritarraren kontzeptua. Kate publiko euskaldunak, adibidez, ez du ikusleek bidalitako edukiak telebistako albistegietan txertatzeko asmorik azaldu eta bere webgunean eskegita uztera mugatzen da. Oraingoz.

    Hala ere, bere apaltasunean, erabakia pozik egoteko modukoa da. Ekimenak berak ekar ditzakeen onuretatik haratago, adierazi egiten duelako han, Iurretako bulegoren batean, norbait hedabideek gaur eta etorkizunean bete behar duten paperarekin kezkatuta dagoela. Duela urtebete eskas bere arduradunetako batek, Lontzo Sainz-ek, ematen zuen ikuspegia askoz kezkagarriagoa zen. Orduan, web sozialari buruzko jardunaldi batzuetan, komunikazio talde publikoko ordezkariak Eitb.com atariak web2.0 delakoarekin zuen harremana azaltzean eguraldi blog bat azaltzera mugatu zen. Gutxitxoegi aukeran gurean dugun komunikazio talde sendoenetako batentzat. Ordutik hona Rss iturriak eta bitakora gehiago etorri dira, eta orain, kazetaritza hiritarraren ideia. Badirudi EiTBren gogoeta etorkizunaren inguruan helduago dagoela.

    Gelditzen zaigun zalantza baina hau da, zein den taldearen politika arlo honetan. Auzokoak/konpetentziak zer egin hala jokatu, edo lan-dinamika sakon, jarrai eta koherenteagoak maneiatu? Ezin asmatu. Izan ere, ezer gutxi dakigu EiTBren asmoez etorkizunerako, bere irizpideez erronka berriei heltzeko, Digibat kanpo utzita.

    delicious Gorde artikulu hau + Zabaldu Zabaldu

    Albisteak2007, February 4 3:49 pm

     

    Halako Telebista

     

     

    Telebistagintza Publikoa Aro Digitalean. Hausnarketarako eta eztabaidarako espazioa.

     

     

    laster hemen.

    halakotelebista[abildua]gmail.com 

    delicious Gorde artikulu hau + Zabaldu Zabaldu